2011/05/21

Naturgune babestuak

Gorbeiako Parke Naturala (Web orri honetako irudia).


Araban dauden Naturgune babestuen artean, bost Parke Natural ditugu. Ondorengo hauek dira:
  • Valderejo Parke Naturala: Araban izendatu zen lehenengo Parke Naturala da. Arabako mendebaldean kokatuta dago. 3000 Ha. inguru dituena. Parkearen bihotzean Lalastra herria dago eta han aurkitu dezakegu Parkearen informazio zentrua, hau da, Parketxea.
  • Gorbeia Parke Naturala: Euskal Herrian oso ezaguna den mendia da Parkearen balorerik inportanteena. Parkearen iparraldea Bizkaian kokatua dago, eta hegoaldea Araban. Gorbea mendiaren tontorrean dagoen gurutzeak bi probintzia hauen muga zehazten du. Arabako zonaldeko Parketxea Sarria deituriko herritik kilometro batetara kokatua dago.
  • Izki Parke Naturala: Arabako hego-ekialdean kokatutako Parkea dugu. 9000 Ha inguru dituena. Parkearen barruan dagoen herri bakarra Korres da eta Parkearen inguruko informazioa nahi izanez gero, herri horretan kokatua dagoen Parketxera joan beharko ginateke.
  • Urkiola Parke Naturala: Bizkaia eta Araba probintzien artean banatuta dagoen Parkea dugu hau. Araban Ha. gutxi dituenez, Parkearen informazio zentrua Bizkaian dago kokatua, Urkiola mendatearen lekurik garaienean alegia.
  • Aitzkorri-Aratz Parke Naturala: Arabako Parke Naturaletatik berriena da hau. Gipuzkoa eta Araba artean kokatua. Arabako informazio zentrua Araia izeneko herrian kokatuko dute.


Valderejo Parke Naturala (Ardagaia elkartearen web orritik ateratako argazkia).

Parke Natural hauek, fauna, flora eta paisaiaren aldetik balore natural handiko tokiak dira, eta kulturalki ere oso aberatsak diren lekuak dira. Beraz, umeekin toki hauek ezagutzera joatea oso aukera ona dela uste dugu. Parke Natural hauetako Parketxeetako langileek, adin desberdinetako umeei zuzendutako ingurumen hezkuntzako jarduerak eskeintzen dituzte. Jarduera hauekin, mendiko ibilbide desberdinak egin daitezke Parke Natural bakoitzean dauden animalia eta landareen ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzeko.
Ikasleei zuzendutako Ingurumen Kanpaina hauetan parte hartzeko Parke Natural bakoitzaren Parketxearekin kontantuan jarri behar zarete. Animatu zaitezte!

Gainera, Araban dauden Parke Naturalak alde batera utziz, badaude babesturiko beste leku interesgarriak ere, Gasteizko eraztun berdea adibidez. Honetan ere umeentzako ingurumen hezkuntzarekin erlazionatutako ekintza desberdinak antolatzen dira. Ekintza hauek, umeekin egiteko oso interesgarriak eta politak iruditzen zaizkigu. Animatu eta parte hartu!

HumedalSalburua2.jpg
Salburuako hezeguneak
(Web orri honetatik ateratako argazkia). 

No hay comentarios:

Publicar un comentario