2011/05/21

Ura

Uraren zikloa (Irudi hau web orri honetan aurkitu dugu).


Denek dakigu gizakiontzako zein garrantzitsua den ura, baita beste izaki bizidunentzako ere, horien artean landareentzako eta animalientzako adibidez. Umeek hau ezagutzea oso inportantea da, baita uraren erabilpenak eta urarekin erlazionatuta dauden ingurumen arazoak ezagutzea ere. Lan sakon honekin hasteko, umeek uraren zikloa ezagutzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu. Horretarako, interneten dauden irudietatik bat aukeratu dugu eta blogean sartzea erabaki dugu. Gainera, uraren zikloa azaltzen duen bideo bat ere ipini dugu ondoren. Web orri honetatik ateratako bideo hau uraren zikloa azaltzen du, baina Haur Hezkuntzako umeek ulertzeko zaila dela iruditzen zaigu. Gainera gazteleraz azaltzen du, baina hala eta guztiz ere, gure ustez baliabide egokia izan daiteke soinurik gabe jarrita eta irakaslearen euskarazko azalpen sinpleekin lagunduta. Ikusi ezazu ea ze iruditzen zaizun!






Ura eta zaborraren arteko arazoak umeek ezagutu ditzaten, hona hemen interneten aurkitu dugun bideoa. Oso era dibertigarrian azaltzen du uraren kutsaduraren arazoa eta umeentzako erakargarria izan daitekeela uste dugu. Baina bideo hau, aurrekoa bezela, gazteleraz dago. Beraz, pentsatu dugu egokia izan daitekeela irakasleak bideoari soinua kentzea eta ahots desberdinak jarriz, pertsonaiak imitatuz elkarrizketa euskaraz egitea.


(Bideo hau lotura honetan aurkitu dezakezu).

No hay comentarios:

Publicar un comentario